tourra.eus

you are in the basque country

Gune Nagusia

Uztaritze-Zuraide bidean (Pelenborda lan eremuaren inguruan).

Lasterketa bidearen bazter bazterrean, aldarrikapen-festa gune nagusi bat antolatu dugu Uztaritzetik Zuraidera doan bidean. 6 ha-ko eremua da eta ondoan nahiz bide bazterretan aparkatzeko aukera izanen da. Bertan topatuko dituzu:

  • zerbitzuak (janaria, edaria, komunak...)
  • akanpatzeko aukera
  • animazioak
  • haurrentzako puzgarriak
  • lasterketa zuzenean jarraitzeko pantaila handia

(KASU! bidea itxiko dute uztailaren 28ko goizeko 9:00etatik goiti)

Giza mosaikoa

Eguerdian giza mosaiko bat eginen dugu, zehazki: GPS puntu erraldoi bat, Euskal Herriko mapa baten bihotzean. Gure helmuga Euskal Herria da. Antolaketa errazteko, hemen klikatuz izena ematea eskatzen dugu.

Lasterketa garaian,telebistaz zabalduko den unean, gune horren inguruan bide bazterrak hartuko ditugu.

Prest zara antolaketan laguntzeko?

Ekimen herritar honen antolaketa posible izan dadin auzolan erraldoi bat ezinbestekoa da. Prest zara laguntzeko eta txandaren bat betetzeko? Eman izena hemen klikatuz.

Email Facebook Google Twitter LinkedIn

Harrera puntuak

Pelenbordako gune nagusiaz gain, lasterketa garaian gure herri aldarrikapena ahalik eta gehien presente izateko, toki esanguratsuetan harrera-guneak antolatu dira. Horrela ingurumari horretara lasterketa ikustera joanen direnek ekimenaren euskarriak/bitartekoak (ikurriña eta "You are in the Basque Country" plastika) eskuratzeko aukera izango dute.