tourra.eus

you are in the basque country

Errobi aldeko mugimendu herritar bat gara

2018ko otsailaren 8an, Tourraren etapa oso bat geurean iraganen zela jakin ondotik, ibilbidearen inguruetako hainbat herritar bildu ginen. Argi genuen Uztailaren 14ko Dreux eta Amiens arteko etapa eta Lapurdikoa ezin zitezkeela berdinak izan. Gure ustez ezin zaio iskin egin Tourraren mezu politikoari. Kirol froga bat besterik ez dela erantzungo dutenei, aldez aurretik ihardesten diegu kirolaz ere politika egiten dela eta horrela ari direla Tourrarekin, kirol froga hori Euskal Herritik pasatzeko deliberoa egin dutenean. Garaiak aldatu badira ere, inoiz ez du galdu "la grande boucle"-k betidaniko espiritu hura: frantses nazionalismoaren festa bat izatea. Gu ere, hortaz, kiroltasunez politika egin beharrean gara.

Bilkura hartatik gogoeta hori zabaltzea deliberatu zen eta horretarako hainbat komunikabidetan iritzi artikulu bat argitaratu zen Garikoitz Mujika, Elorri Arin, Oier Hiriart, Armand Jaunarena, Ximun Duhour, Sandra Pochulu, Oier Oa, Paxkal Elgart eta Roberto Murgiondoren izenean. Artikulu harekin batera lehen bilkura publikorako deia ere luzatu zen: 2018ko martxoaren 21ean Kanboko Gaztetxean.

Orduz geroztik, bilkura irekitik bilkura irekira, ekimen hau mamitzen lanean ari gara.

Contactez-nous

segurtasun kodea